Osagaiak:
- Litro 1 esne
- 200gr - 250gr azukre
- 6-8 arraultze
- Kanelie eta limoi-azala
Zelan egin:
KARAMELOA: 100gr azukre ur-tanta batzukaz ontzi baten berotzen ipinten da surten kolorea hartuarte ereiten dan bitartean. Kolore iluna hartzen hasten danien molde batera edo gehiagoetara botaten da, eta moldearen hormetan zabaldu egiten da karameloa.
FLANA: kaneliegaz eta limoi-azalaz berotzen ipinten da esnie. Irekiten hasten danien arraultza eta azukrea nahastuta dagozan ontzira botaten da eta “txino”-tik pasetan da, gero moldeetara botateko.